XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. EUSKAL HERRIAREN AIDEAN GABILTZA

ERRIBERAKO LAUTADA

Euskal Herriko baratze eta bihitegi naturala da.

Ebroren ezkerreko bazter aldetik, Tolonoren hegoaldeko mendi inguruan, Haroko maskorretan eta Pre-pirinaika katearen hegoaldeko ertzetatik ere zabaltzen da.

Lautada, hemendik aurrera, gero eta lauago eta zabalago egiten doa, geroago Ebrora iristen diren Nafarroako ibaien arroak hartzeko.

Lizarra
Biana
Logroño
Tafalla
Erriberri
Lodosa
Ebro
Calahorra
Alfaro
Tutera
Ejea.

Erribera Lizarrara hurbiltzen da, Ega ibaia zeharkatuz, eta Tafallako ifarraldetik jarraitzen du, Usua eta Zangoza inguratuz.

Lautada honetan, mesetak edo lur lehor okre eta grisak altxatzen dira, olibondoz argituak, Herriberrira iritsi arte.

Hegoaldera, Aragoiko bokalean sartuta, (Milagroren parean) leku esteparioa eta mortua agertzen da.

Bardeak dira.

- Leku horren eskema bat egizu maparen laguntzaz; koka itzazu aipatzen diren herriak.

- Egizu bidaia imajinario bat zure herritik leku hori ezagutzeko.

Deskriba ezazu ikusiko zenukeena.